Category: Ingurugiroa
Lurralde antolaketa sostengagarria eta ekologikoa
Mai 11 2011- idiazabal
- 0 Comments
Herriaren garapenak, herritarren behar eta ongizateari erantzun behar dio eta ingurumenari ahalik eta kalte gutxien egin behar dio. Ez da kudeaketa onena, gehien eraikitzen duenarena, beharra eta baliabide natural zein ekonomikoak egokien eta zuzenen kudeatzen dituenarena baizik.
Azpiegitura edo proiektu nagusietan (AHT, tentsio altuko linea..), hauek martxan jarri aurretik eztabaida sozial zabalari bide eman behar zaio. Are gehiago baliabide ekonomikoak hain urriak diren garai hauetan.
- Herriko energia kontsumoa murriztu (farola gutxiago…) eta Udal eraikinetan energia bereganatzeko iturriak handitu (eguzki panelak..)
- Mugikortasunaren ikuspegitik, oinezkoei, bizikletei eta garraio publikoari lehentasuna eman.
- “Oinezkoen trena” indartu.
- Bidegorria indartu eta behar dituen bitartekoekin hornitu (zakarrontziak, bankuak…)
- Idiazabal eragiten dioten proiektuen informazioa eman behar du Udalak eta herritarrena artean eztabaida zabaldu: Abiadura Handiko Trena Etxegaratetik pasatzea, tentsio altuko linea eta Etxegarateko peajea.
- “Zero zabor” sortzeko helburua jarraitu.
- Eskolan sortutako bigarren eskuko gauzen merkatua herri osora zabaldu.
Lehen sektorea biziberritu
Mai 09 2011- idiazabal
- 0 Comments
Gaur egun Idiazabalen 110 baserri daude, horietatik 37 hutsik daude. Oraindik baserri batzuetan nekazaritza jardueraren bat badago ere, soilik 3 dira baserritik bizi direnak.
Agerian gelditzen da une honetan Idiazabalen lehen sektorea jarraipenik ez duen sektorea dela, momentu honetan 40 urtetik gorakoak baitira ia denak.
Gure ustez sektore bat, ezin da diru laguntzen menpe egon; beste sektore batzuei bezainbesteko errekonozimendua eta garrantzia eman behar zaio lehen sektoreari ere eta horretarako, duen balorea eman behar zaio (ekologikoa, elikagaien kalitatea, biodibertsitatea…) eta horren arabera koherentziaz jardun.
- Udaletxearen baso lurrak garbitu eta baso lurretan bertako zuhaitzak landatu.
- Gertuko eta kalitatezko produktuen salmenta eta kontsumoa bultzatu.
- Baserrira dedikatzeko asmoa duten gazteei, udalaren esku dauden bitartekoak eskaini.
- Nekazaritzaren papera baloratu eta nekazarien lanaren errekonozimendua.
- Egungo nekazaritza lurren mantentzea.
- Herri lurretako ur hornidura, mendi pistak eta baserri bideak egoera onean mantentzea.
- Herriko baserritarren produktuak herrian erosi ahal izatea ahalbidetu, denda, jantoki, herri afari…etan herriko produktuen salmenta eta kontsumoa bultzatuz.
- Jarduera uztera doan baserritarren bat balego, baserriaren jarraipena bermatzea.



