Category: Gazteria

Gazteon beharrei erantzungo dien Udal berria

Mai 16 2011
gazteria

Gazteria gara Idiazabalgo etorkizuna, baina baita oraina ere.

Gazteriak egun bizi duen egoeraren aurrean, arlo ezberdinak jorratzen dituen gazte politika integrala garatzea ezinbestekoa da. Langabezia, etxebizitza lortzeko arazoak, kontsumismoan oinarritutako aisialdia… horiek eta beste asko atalez atal landu ditugun proposamenetan izan dute isla zuzena.

Edonola ere, eta horietaz gain, honakoak ere azpimarratu nahi ditugu:

  • Gazteria batzordea berriro aktibatu.
  • Gazteek erabakitzeko eta antolatzeko guneak bultzatu.
  • Gazte elkarteak indartu eta bitartekoak eman.
  • Etxebizitza politikan, gazteen arazo eta interesak kontuan izan.
  • Gazteria udal jardueraren partaide izan dadin, demokrazia parte hartzailearen bideari ekin.